Neure masailak sagar erdi bi dira,
dakarkidan gorritasun samurrez bikiak,
eta minduraz epel daudela,
bere zukutik bazkaldu du euliak.
Badakit, azken batean,
neure okerraren idazle naizela,
eta jainkotzat hartu nuen euli hura
jainkoa ez zela.
Ene laguna,
Ulertu nire nekea:
Zer gertatzen da nitaz, bakarrik,
ez itxaroten eta ez itxarotua izatean?
Borondate onetik urrun nago jada,
gaztaroaren erokeriaz bustirik,
euli baten inguruan biraka,
mahukak gatzez blaiturik.
Inoiz izango ahal dut, berriro,
lapurtutako mami gozo oroa?
The following two tabs change content below.
Ainhoa Rey Cuesta
Latest posts by Ainhoa Rey Cuesta (see all)
- Euliak - 17 abril, 2026
- Lady Liberty - 11 abril, 2025
- Hereditary - 11 abril, 2025


Deja una respuesta