“Gauero aterako nintzateke paseatzera, baina ikara ematen dit, ez naiz atrebitzen. Batzuetan hartu ere hartzen dut erabakia, eta apaindu apur bat eta ezkaratzeraino jaisten naiz; behin han nagoela, ordea, kaleko isiltasun erori horrekin, eta ordu berant horietako jende gabeziarekin, gogora etortzen zaizkit aldizkarietan sarri irakurritakoak, bazterretan botata azaldutako neskak eta kontu horiek, eta atzera egiten dut.
Eta gainera, lotsa moduko zerbait ere ematen du bakarrik ibiltzeak.”
Bernardo Atxaga, Obabakoak (Arg. Erein)
Deja una respuesta