• Portada
  • Zona creativa
    • Relato corto
    • Poesía
    • Nuevas literaturas
    • Fotografía e ilustración
    • Entrevista
  • Zona crítica
    • Artículo
    • Ensayo
    • Columna
    • Crónica
    • Editorial
  • Equipo
    • Personas colaboradoras
  • eu
  • es

La Espiral

No es solo una revista

Metrika eta errima bakoa

8 octubre, 2021 by Karlos Aretxabaleta Deja un comentario

Joan den egunean Pio Baroja izeneko enparantzan dauden ziboetan pasa genuen arratsaldea, eta han gure alabaren jira-birak uztartu ziren noizbait idazlearen hitzekin. Idazlea ez zen, ordea, joan den mendeko elaberrigile ospetsuaren islada, bere kezka literarioak arintzen zituen gizon ileurdina baizik. Ni lepoz nengoen aurreko bankuan jesarrita, gure umearen jogurt preziatua zaintzen, eta nekez ikus niezaiokeen aurpegia poeta misteriotsuari, poesiaz ari baitzen. Itxura batean, beste idazle batekin ari zen hizketan, bideodeian hain zuzen, eta bere ahots ozenak esaten zuenagatik, premiazkoa zuen orain gutxi idatzitako poemarioaren feedbacka jasotea.

Elkarrizketaren xehetasunak ez dakizkit, beharrik ez, izan ere ez zen nire asmoa euren intimitatean kuxkuxeatzen ibilitzea. Edozelan ere, umeak askaria noiz hartu egon nintzen bitartean, poeta ileurdinak bere kideari esandako esaldi batekin geratu nintzen: ¿Tiro todo a la papelera? ¿Métrica y rima? Ondotxo ezagutzen ditut poesia idazteak ekar ditzakeen burukominak. Badakit zer den poema perfektuaren bila aritzea, eta bat-batean berau irakurri ondoren delete teklari sua ematea.

Tira, ez dira gutxi gizakiok bizitzan ezagutuko ditugun porrotak, baita zerotik hastea egokituko zaizkigun aldiak ere. Kasurako, harreman batean metrikak kale egiten baldin badu, harremana apurtzen bada, bi pertsonak bertso aske bilakatzen dira eta halabeharrez hoskidetasun berri baten bila birsortu beharko dira. Bestetik, inoiz astiro eta patxadaz eraikitako karta-gaztelua haizeak hankaz gora jartzen duenean, zerotik hasi beharra dago nahi eta nahi ez. Edota seme-alaba batek, askatasun gosea medio, bere gurasoen besoetatik alde egiten duenean, berorrek sortutako hutsunea nekez bete daiteke; kasu horretan familiako kide guztiei dagokie zerotik hastea.

Gaurkoan, zoritxarrez, Afganistango biztanleei ere EEBBek utzitako anabasa konpontzea tokatu zaie, historian zehar beste hamaika herrialdek egin behar izan duten bezala. Gaur-gaurkoz, ordea, ez dirudi poema horren metrika eta errima askeak izango direnik; neuk, behintzat, aspaldi ez diot hango aferari metrikarik eta errimarik aurkitzen.[:]

The following two tabs change content below.
  • Bio
  • Latest Posts
Karlos Aretxabaleta

Karlos Aretxabaleta

Ruandan jaio nintzen 1990ko lorailan, mila muino artean, eta ordutik muinoak igotzea dut gustuko; Afrikakoak atzean utzi nituen aspaldi. Batzuetan poesia eskaladarekin uztartzen dut; beste batzuetan, iritzia poesiarekin, zein poesia errelatuekin. Sarritan, ordea, dena hankaz gora jarri eta bidea jarraitu besterik ez dut egiten; sormena eta arkatza aldean, badaezpada ere.
Karlos Aretxabaleta

Latest posts by Karlos Aretxabaleta (see all)

  • Aingurak - 18 mayo, 2023
  • Metrika eta errima bakoa - 8 octubre, 2021
  • Pray - 11 junio, 2021
  • Gasolina - 14 mayo, 2021

Publicado en: Columna, Zona critica Etiquetado como: iritzien-aska

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Universidad de Deusto

La Espiral y la Universidad de Deusto no se hacen responsables de las opiniones vertidas por las personas colaboradoras | © 2025 | Privacidad | Acceder