• Portada
  • Zona creativa
    • Relato corto
    • Poesía
    • Nuevas literaturas
    • Fotografía e ilustración
    • Entrevista
  • Zona crítica
    • Artículo
    • Ensayo
    • Columna
    • Crónica
    • Editorial
  • Equipo
    • Personas colaboradoras
  • eu
  • es

La Espiral

No es solo una revista

Poeta koldarraren oldarra

17 marzo, 2021 by Mikel Manso Deja un comentario

Zer idatzi ez jakitea ere
zerbait idazteko aitzakia
izan daitekeelako nabil
errima, neurri eta zentzurik
gabeko lerroak idazten,
halakoan inspirazioa etorri
eta bere kutsu magikoaz
hitz hauek horni ditzan
eta, bide batez, ekar diezadan
bere eskutik enera
ene ahotik atera
ezin dudan ausardia,
ene bularreko iturburuko
jarioa zainetan behera
lerrootako tintan zehar
zure begien itsasora
isuri arte, arte bihurtzen
dudan heinean, zeren
hasierarik urrienak
amaierarik ugariena
dakarkeen legez,
perpausik astunenak
esaldirik arinena
ordezka lezake,
horretan datzalako
benetan esan nahi dituen ezpainak
eta jan nahi dituen hitzak
nahaspilatzen dituen
poeta koldarraren oldarra.

The following two tabs change content below.
  • Bio
  • Latest Posts
Mikel Manso

Mikel Manso

Mikel Manso Ordeñana naiz, euskal filologoa eta itzultzailea. Musika eta bereziki pianoa jotzea atsegin izan dut beti; baita olerkiak idaztea ere, pentagraman naiz paperean idatzitako mezu bakoitzaren edertasunaren etengabeko bilaketan. Poesiarekiko pasioak 2016an lagun batekin Hitz Margotuak olerki-liburua argitaratzera bultzatu ninduen, eta harrezkero idazten jarraitu dut.
Mikel Manso

Latest posts by Mikel Manso (see all)

  • Poeta koldarraren oldarra - 17 marzo, 2021

Publicado en: Poesía

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Universidad de Deusto

La Espiral y la Universidad de Deusto no se hacen responsables de las opiniones vertidas por las personas colaboradoras | © 2025 | Privacidad | Acceder