• Portada
  • Zona creativa
    • Relato corto
    • Poesía
    • Nuevas literaturas
    • Fotografía e ilustración
    • Entrevista
  • Zona crítica
    • Artículo
    • Ensayo
    • Columna
    • Crónica
    • Editorial
  • Equipo
    • Personas colaboradoras
  • eu
  • es

La Espiral

No es solo una revista

Pray

11 junio, 2021 by Karlos Aretxabaleta Deja un comentario

XXI. mendeko hamarkada honek denboran aurrera egin ahala, belaunaldiek ere aurrera darraite; kaleko-hizkuntza, musika, drogak, zapatilak, kamisetak… aldatuz doaz, halabeharrez. Adibide horietatik guztietatik deigarriena gazteen pentsamendu politikoaren eboluzioa edo inboluzioa iruditzen zait deigarrien. Gaur egun politikak ez du inolako interes izpirik sortzen gazte askorengan, eta, sarritan, atxikimendu eza ere barrunta daiteke gelako edo kaleko eztabaidetan. Azken urteotako hauteskundeen parte hartzea ikustea besterik ez dago. Halaber, janzten dituzten kamiseta aldarrikatzaileen sinbologiari zein mezuei erreparatuz, kontura gaitezke politikak ez duela garai batean zegokion lekua betetzen, eta aspalditik berau utzik dirau. Askok Jesu Kristo nor zen jakin ere ez dakite, eta bere ordez Pray lelopean eskuak elkartuta erakusten dituzten sudaderak janzten dituzte; Jainkoak euren gazte-erreguak otoi entzun ditzan? Barkatu, ez dut zinikoa izan nahi.

Akrazia hitzaren esanahiari heltzen badiogu, oro har, Estatu eta bere organismo zein instituzioen desagarpena bilatzen duen doktrina politiko gisa uler dezakegu. Ez, ez dut uste gure gazteak akratatzat dutenik euren burua. Baina instituzioen desagerpena suertatuko balitz, askori bost axola. Hala ere – akrazia eta nihilismoa eskutik helduta baletoz – 80. hamarkadan iratzarri ziren punky eta gaur egungo gazte nihilisten artean aldea dagoela esango nuke. Politikarekiko eta gizartearekiko atxikimendu-eskasia, bada, berbera da, baina milenial askoren – luxuzko – arropei bestelako hatsa darie; utzikeriaren kiratsa.

Gordinegia agian? Jakin badakit Sokratesek nik gaurkoan izandako hanka-sartze berdina izan zuela; gazteei debaldeko kritikak egin eta larrutu, alegia. Baten bat minduta, edota bere burua aipatutzat joko balu, barkatu, neronek ere aspaldion lausotuta sumatzen baitut politika hitzaren benetako zentzua eta freskura. Zoritxarrez, gaurkoan telebista piztu dudanean, eta politikari gehienak berbaz entzun ditudanean, gazteriak mundua, gizartea eta batez ere politika aldatzeko duten erantzunkizunaz, tamainako erronkaz, jabetu naiz. Agian neuk ere Pray dioen sudadera bat jantzi beharko nuke.
[:]

The following two tabs change content below.
  • Bio
  • Latest Posts
Karlos Aretxabaleta

Karlos Aretxabaleta

Ruandan jaio nintzen 1990ko lorailan, mila muino artean, eta ordutik muinoak igotzea dut gustuko; Afrikakoak atzean utzi nituen aspaldi. Batzuetan poesia eskaladarekin uztartzen dut; beste batzuetan, iritzia poesiarekin, zein poesia errelatuekin. Sarritan, ordea, dena hankaz gora jarri eta bidea jarraitu besterik ez dut egiten; sormena eta arkatza aldean, badaezpada ere.
Karlos Aretxabaleta

Latest posts by Karlos Aretxabaleta (see all)

  • Aingurak - 18 mayo, 2023
  • Metrika eta errima bakoa - 8 octubre, 2021
  • Pray - 11 junio, 2021
  • Gasolina - 14 mayo, 2021

Publicado en: Zona critica Etiquetado como: iritzien-aska

Deja una respuesta Cancelar la respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Universidad de Deusto

La Espiral y la Universidad de Deusto no se hacen responsables de las opiniones vertidas por las personas colaboradoras | © 2025 | Privacidad | Acceder