Oihane Korresen laburmetraia: Escúchame

Oihane

Oihane Korresen laburmetraia aurkezten dugu hemen. Galdera gutxi batzuk egiteko aukera ere izan dugu. Irakurri, ikusi!

L.E: Hirien erritmoa nahiko frenetikoa izan da beti: zaratak, estresa, mugikorren txirrin hots amaigabeak …  Egungo isiltasun gabezia larria dela uste duzu? Zertarako behar dugu isiltasuna?

O.K: Gaur egungo gizartean presak, betebeharrak, … eramaten gaituzte aurrera eta gure buruarekin hausnartzeko beharrezkoak diren espazioak faltan direla uste dut. Isiltasuna lapurtu digutela esan nezake, gaur egungo gizartearen erritmo frenetikoak eta zaratak gure pentsamenduak isiltzen dituzte. Agian, horregaitik, hiria utzi eta mendi puntara joan naiz bizitzen. Denbora batez isiltasunak ematen duen bakardade eta lasaitasunean nire burua ezagutu eta errealitatea beste ikuspegi batetik ulertu eta aztertzeko beharra nuen. Uste dut denok eman beharko geniokeela isiltasunari aukera bat. Isiltasuna nor garen eta nor izan nahi garen hausnartzeko aukera ematen digu. Isiltasuna gure askatasun pertsonalerako ezinbestekoa dela uste dut.

L.E: Zu zeu izan zara laburmetraiaren zuzendari, gidoilari eta editorea. Eroso sentitzen zara zinemaren munduan? Hori da zure sormen hizkuntza?

O.K: Bai, beti gustatu izan zait istorioak sortu eta kontatzea eta zinemak horretarako duen sormen hizkuntza asko gustatzen zait. Zinemak beste modu baten esaten ez dakizkidan gauzak kontatzeko aukera ematen dit. Nire barnean ditudan kezkak, hausnarketak, … ateratzeko modu bat ere bada. Beti izan naiz zinemazalea eta

L.E: Ba al daukazu proiektu berririk?

O.K: Egia esan orain doktorego tesian murgilduta nago eta denboraz nahiko eskas nabil.  Batez ere, idazteari ekin diot azkenaldian. Asmatzen ditudan istorioetan barneratzeak errealitatetik aldentzeko aukera ematen dit, lasaitzeko eta indarra berritzeko modua da niretzat. Tesia amaitzean orain sortutako idazlan eta istorioak ikus-entzunezko proiektuetan gauzatzea dut helburu

Hemen daukazue Oihane Korresen laburmetraia, Escúchame. Gozatu:

The following two tabs change content below.
Oihane Korres
Tengo pasión por el mundo audiovisual y la fotografía. Me encanta el cine, leer, viajar, soñar, ... Actualmente me encuentro desarrollando la tesis doctoral en la Facultad de Educación de la Universidad de Deusto, donde trato de unir dos mundos que me interesan: el mundo audiovisual y la educación.
Oihane Korres

Latest posts by Oihane Korres (see all)

Comments

  1. Asier Arteche says

    Gran idea!. Gran desarrollo!!. Me ha encantado!!. No tiene nada que ver pero me ha recordado al libro de Michael Ende, “Momo”. ¿Será por los hombre grises?. ¿Los hombres de los maletines?.

  2. oihane korres says

    Gracias!!! Me alegra que te haya gustado! Si, podrían ser “los hombres grises” de Momo, que igual que roban el tiempo, también roban el silencio. Dos bienes escasos hoy en día.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *