Paperezko hegazkinak ikusi zituen bere leihotik haratago. Bata bestearen atzetik, tamaina guztietakoak, iturri batetik irtendako ur jarioa bezala. Astiro-astiro, aste santuko prozesioko ama birjinak bailiran. Zuriak, berdeak, horiak, gorriak, kafe kolorekoak batzuk, zerua bezain urdinak besteak.
Lurrera heltzean ordea, bere begibistan bertan desagertzen ziren. Nola ote zen hori posible? Naturaren gertakizun bitxi hura zorrotz ikertzen jarraitu zuen beste hamar bat minutuz. Ez zegoen zalantza izpirik: paperezko hegazkinak desintegratu egiten ziren lurra ikutu bezain pronto. Bata bestearen atzetik, hiltegira bidean doazen txerrien antzera.
-Amatxo, munduaren handitasunera irten ezkero, ez al dago erarik bizirauteko?
Pentsakor gelditu zen ama. Bularrean ziztada txiki bat sentitu zuen, Txomin txikia ez zen jadanik hain inuzentea, hain xaloa. Hain ume izanda eta askok bizitza oso batean antzematen ez dutenaz konturatzeko gai zen bere kuttuna. Tristura sentitu zuen bihotzeko kantoi sekretuetan. Tristura eta harrotasuna. Azkenean, marmar batean esatera asmatu zuen:
-Gertatzen da ilusioekin, hobe dela ideien munduan mantentzea batzuetan. Hankak lurrean izatera behartzen gaituzte gehienetan eta mundu zoro honetan norberaren ametsak jarraitzea ez dago beti ondo ikusita. Gure nahi eta desioak lapurtzen dizkigute pixkanaka. Gure askatasunaren jabe direnek erabakitzen dute nork eta zerk ahal duen biziraun.
-Baina nik ama, amets egin nahi dut.-esan zuen Txominek ulertu ezinik.
Latest posts by Paule San Salvador del Valle Arana (see all)
- Pour mon cher Basile - 5 May, 2017
- Si se callase el ruido - 7 March, 2017
- Timing - 7 March, 2017
- Mi muy queridísimo Alex - 7 March, 2017
Leave a Reply