Aldizkari bat baino, La Espiral egitasmoak sutondoa izan nahi du ardura antzekoak dituzten lagunak elkartzeko. Proiektuak sormen literarioan eta artistikoan oinarritu ez ezik, hurbilketak egiten ditu hainbat kultura adierazpenetara.
La Espiral Deustuko Unibertsitateko Kultura sailaren – Deusto Campus Kulturaren proiektu bat bezala izan da sortua. Alde horretatik, eskerrak eman nahi dizkiegu kolaboratzaileei, pertsonaiei eta irakurleei, La Espiral aldizkarira hurbiltzeagatik, idazteagatik, irakurtzeagatik eta arinago bira egiteagatik.
LANTALDEA
- Zuzendaria: Inhar Gonzalez.
Lantaldearen parte izan dira ere bai Jonatan Caro, Jokin Erkoreka, Lorena Fernández, Marina Delgado, Martín Ibarrola eta Iñigo Larroque.
Taldearekin harremanetan jarri nahi baduzu kolaborazioa, zalantza, proposamen nahiz edozein zoramen arrazoitua jakinarazteko, mezu bat bidali helbide honetara: laespiral@deusto.es
Duda barik, gu jarraitzeko eta egiten dugun guztiaren jakinaren gainean egoteko aukera duzu gure Facebook orrialdearen eta Twitter kontuaren bidez.
Artwork by Naiel Ibarrola.
Ekimen hau aurrera eraman ahal izateko, beharrezkoa da bai egoiliarrei bai etorkizuneko nagusiei jakinaraztea gure etxe honek baduela oinarrizko araubide trinkoa:
- Proiektua digitala bada ere, aldizkariak mantendu egingo ditu argitalpen inprimatu batek dituen kontua, arreta eta erantzukizuna. Ekarpen bakoitza izango da aldizkariaren ikur.
- La Espiral sortua izan da epizentro zehatz batetik: literaturatik eta literatura sormenetik. Dena den, haren inguruan bira daiteke eremu kontzeptual zabalago bat osatzeko. Kultura erdi gunea izatea da helburua -ez ordea hesi gunea-.
- La Espiral aldizkariaren espiritua hedatzailea da eta proiektura moldatzen den edozein lagun hartzen du.
- Autorearen estiloari eta intentzioari eutsiko zaio ekarpen bakoitzean eta saihestuko dira beharrezkoak ez diren edota joera bati jarraitzen dioten zuzenketak.