Aquiles eta Ulises benetan nor izan ziren jakingo bagenu agian egungo benetako heroiak iruzurtietatik bereziten jakingo genituzke.
Duela hilabete bat trenean nengoela neska kuadrila bat eseri zen nire aurrean. Hitz egiten ari zirenagatik jakin nuen DBH3-ko ikasleak zirela, gaztelaniako azterketaren nondik norakoak azaltzen ari baitziren elkarri “Hau sartzen da, beste hori ez, ikasi ezazu hau, beste hura…” Halako batean Iliada eta Odisearen inguruko ezaugarriak aitatzen hasi ziren. “Ilida Ulises da eta Odisea Aquiles?” galdetu zuen batek “Ez, aldrebes da” erantzun besteak, “Ba, lo mismo!” erantzun zion lehenengoak. Une hartan ez zitzaizkidan gogorik falta izan nire eserlekutik altxa eta esateko. “Ez, ez dira berdinak. Eta ez, ez da berdin!” Trenetik jaitsi zirenean bueltak ematen jarritu nuen kontu hari amorraturik .Trenetik jaitsi nintzenerako ulertu nuen oker nengoela eta nire jarrera ez zela egokia.
Aquiles eta Ulises ez ziren pertsonai berbera bihurtu ni trenetik jaisterakoan noski, baina egia zen neska horri berdin zitzaiola bata edo bestea nor zen jakitea. Are gehiago, ez du bat ere asola Ulises eta Aquiles nor diren jakiteak. Hurrengo eguneko azterketa gainditzeaz gain, zer beste balio du hori jakiteak? Lagun gehiago izango ditu? Jarraitzaile gehiago emango dizkio Instagramen? Like gehiago jasoko ditu? Gustoko duen pertsona maiteminduko du? Etorkizunean lanpostu hobea edukiko al du? Edo, diru gehiago erabaziko al du hori jakinez gero? Ez ba! Noski ezetz! Inondik inora ere. Orduan, zertarako demontre inporta beharko litzaioke Aquiles edo Ulises nor diren azterketa bat gainditzeko baino beste ezertarako balio ez badute? Ha hemen ezjakintasuna justifikatzeko erabiltzen den argudioetako bat.
Gertakari honek hainbat hausnarketa sortarazten dizkit. Lehenik eta behin, ez naiz ausartzen esatera ezagutzarekiko mespretsuaren jatorria non dagoen. Baliteke liburuekiko eta ikastearekiko gorrotoa zabaltzen duen hezkuntza sistema errudunetako bat izatea edo, hare larriago; ezagutza, kultura eta historiak emandako ondoreak baliogabetzen dituen gizarte osoaren errua den.
Azken finean, hori dakar logika utilitaristen baitan jokatzeak. Onaruran eta probatxuaren printzipion bitartez pentsatzeak Baliagarria ez den edozer baliogabetzat izatea eramaten gaitu. Ezagutza zientifiko-teknikoaren emaitza liluragarrien eta probetxuzko aurkikuntzen aurrean; historiak, arteak eta literaturak ez dute zereginik. Homero, virgilio, Planton, Aritstoteles, edo Wilden liburuak etxeak eraikitzeko ladrilo gisa erabiltzen ez ditugun bitartean, bertan dauden hitzak ez dute baliorik. Geure garaia zientziaren, garapenaren eta hazkundearen garai loriatsuak dira, gizakiak inoiz izan dituen lorpen gorenen garaia. Izan ere, abantaila guzti horiei esker ditugu informazio agortezina eskaintzen dizkigute sakelako gailuak. Bertan dugu, nahi dugunerako, nahi aina informazio eta gehiago. Modu honetara ere, mugikorrak norberaren ezjakintasuna justifikatzeko beste aitzakia bat baino ez da. Mugikorrean edozein unetan begira badezaket, zertarako jakin beharko nuke ezer?
Honako hauek ezjakina den gizarte baten sintomak baino zerbait larriagoak dira, hots; nortasun krisialdiren adierazle kezkagarriak. Morala, historia, filosofía eta arte geroz eta gehiago baztertzen dituen gizartea amnesia kultural batek jota bizi da. Iraganak eskainitako irakaspenak ahazturik eta gizatasunak emandako ezagutza bazterturik hutsune intelektuak, moral eta kulturalez jositako gizartea dugu gurea. Oskol hutsak baino ez gara, ahaztutako ezagutzaren eta galdutako nortasunaren odolgabeko azal ustelak baino ez.
Hau da egungo gizakiaren kopla, etorkizunerako gizakiarena; orainetik itsu-itsu etorkizunera begira dagoena iraganari begiratzeko denborarik gabe. Norazkoa etorkizunean dugu; garapenena, hazkundea eta aberastasunean. Prozesu horretan lagungarri ez den guztia, erabilgarria ez den guztiak, oztopo baino ez da; mespretsua eta baztertzea baino merezi ez duena. Norazkorik handienak baina nondikakorik txikienak ere ez dituen gizakia dugu gaur egungoa. Atzera, begiratzean ez ditu gogoratzen behin izandako ereferenteak, ez dago ez eskilo, ez aqulies, ez homerorik, ez moralik, ez balorerik ere, ezjakintasunak utzitako zulo beltz bat baino ez.
Akaso, horregatik dugu orain mundua heroiez beteta, politikariak, kazetariak, esatariak, youtuberrak, horiek dira gure egungo Aquiles eta Ulisesak. Eredurik ez izateak sortzen duen desesperazioak jota, beraien bertsoak gogoratzen ditugu, haiek esandakoak errepikatzen ditugu eta jartitako moralari men egiten diegu. Aquiles eta Ulises benetan nor izan ziren jakingo bagenu agian egungo benetako heroiak iruzurtietatik bereziten jakingo genituzke. Behintzat espero dut neska horrek azterketa gainditu izana eta eskolatik ateratakoak bizitzan topatzen dituen Ulises edo Aquilesak deabru eta sorgin maltzurretatik bereizteko gaitasuna izatea.
Joanes Tovar
Latest posts by Joanes Tovar (see all)
- Piztiak, jainkoak eta idiotak - 18 April, 2024
- Odiseako Aquiles eta Iliadako Ulises - 5 December, 2022
Leave a Reply