Aldizkari honek darabilen aro berri honi hasiera eman zion editorialean, kontzeptu fisiko batetaz aritu ginen: entropiaz. Bizitzari dimentsio fisikoa eman nahi genion, eta idazkerak hartan duen eragina azaltzen saiatu. Baina egun, fisikaren aipamenik txikienak gogorarazten diguna, mingarriki, grabitatearen legea da: denari dagokio beherantza egiteko kondena.
Berdin du zein bestekoa den gaztetasunaren bultzada, gaiari urteetan jarritako interesa ala literaturaren hazitegi honekiko atxikipen emozionala; horrek ez gaitu gizakiok loturik mantenduko luzez, uneoro goilarakadaka sartzen ditugun denetariko denbora-pasak bitarte. Beharrezkoa da beraz lepoa zabaldu eta imajinatu genuenetik haratago dauden zamak bertan hartzea; guztiz premiazkoa da egoera ezagutu eta zailtasunei aukera berrien aurpegia marraztea.
Erresilientzia da beraz ikasturte hau zabaltzeko aukeratu dugun berba aztergaia, azken urte eta pikuan guztiok, halabeharrez, garatu behar izan dugun gaitasuna delako apika. Eta guk ere, hainbatetan kakanarru hutsak bezala sentitzen garen arren, hazi beharko dugu barnean, eta ureztatu ere bai, eta horren atzetik datozen gauza guztiak, horixe delako gure engaiamenduaren izana.
La Espiral
Latest posts by La Espiral (see all)
- 2024ko Deusto Campus literatur lehiaketetako irabazleak - 25 April, 2024
- Lucía Fátima Franco Goyena ikaslearen “Llenos de vacío” poema liburuaren aurkezpena - 15 March, 2024
- 2024ko literatur lehiaketak - 1 February, 2024
- 2023ko Deusto Campus literatur lehiaketetako irabazleak - 28 April, 2023
Leave a Reply