• AZALA
  • Sormen gunea
    • Kontakizun laburra
    • Poesia
    • Literatura berriak
    • Argazkilaritza eta ilustrazioa
    • Elkarrizketa
  • Kritika gunea
    • Artikulua
    • Saiakera
    • Zutabea
    • Kronika
    • Editoriala
  • Lantaldea
    • Kolaboratzaileak
  • eu
  • es

La Espiral

No es solo una revista

Esekigailua

2 April, 2025 by Jokin Erkoreka Leave a Comment

Foto de Félix Prado en Unsplash.

nire esekigailua finkatzen duten
heldulekuen zartada
astiz entzun dut
azpian aparkatuta dagoen minia
zanpatu dezala ekiditeko

parasol haizatua izurtu dut nekez
eta altzairuzko armiarmari
tiraka hasi natzaio
etxerantz

aspertu egin naiz
hau herri euritsua
izan ohi zela komentatzeaz

plastiko ustelezko lokuneak
muskuilu hilen antzaz
fatxada pikortsutik jalgi

pariztaka bada ere lortu dut
leihotik sartzea: mehatxuzko tankera du
sutetik egongelara
aleta herdoilak hedatzen

sofan eseri naiz
birrintzen ari zaidan adimenarekin

eserlekua oraindik epel

The following two tabs change content below.
  • Bio
  • Latest Posts
Jokin Erkoreka

Jokin Erkoreka

Bilbotarra, musikaria, poeta eta athleticzalea, bereziki. Beste hainbat gauza hein askotarikoetan: maitale transozeanikoa, garagardogilea, eta txakur baten gurasoa. Gasteizen, Bartzelonan eta Aberdeen-en bizia. Deustun ikasi nuen zuzenbidea, eta kaleetan beste guztia. XIII. Blas de Otero lehiaketaren irabazlea.
Jokin Erkoreka

Latest posts by Jokin Erkoreka (see all)

  • Esekigailua - 2 April, 2025
  • IDLES - 14 March, 2022
  • Orreaga, etab. - 4 March, 2022
  • Eukaliptoa - 12 November, 2021

Filed Under: Zer berri, Poesia, Sormen gunea

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Universidad de Deusto

La Espiral y la Universidad de Deusto no se hacen responsables de las opiniones vertidas por las personas colaboradoras | © 2025 | Privacidad | Log in