bularrean metatuak
ditudan
lur birrinak
leunki iragaziz
doazkit
eta besape eta belaunetatik
malkortzen zaizkit
hainbeste urteren buruan
lurrezko izaki
bat naiz oraindik,
maldan behera
amildu zen
euskal harriaren
lorratzak arnasten
baina baita ere
ihes-hodien lurrunak
baina baita ere
lukuzearen bihotzeko
ezkurrak
beheko suetako egurraren
txigortzean
sekretu negoziazinarekin
aurrez aurre egoteak
higatzen ari nau
nahita ordaintzen dudan prezioa
noizik behinean
lerradurak izan behar
ditudan arren
azala
berritzeko[:]
The following two tabs change content below.
Jokin Erkoreka
Bilbotarra, musikaria, poeta eta athleticzalea, bereziki. Beste hainbat gauza hein askotarikoetan: maitale transozeanikoa, garagardogilea, eta txakur baten gurasoa. Gasteizen, Bartzelonan eta Aberdeen-en bizia. Deustun ikasi nuen zuzenbidea, eta kaleetan beste guztia. XIII. Blas de Otero lehiaketaren irabazlea.
Latest posts by Jokin Erkoreka (see all)
- IDLES - 14 marzo, 2022
- Orreaga, etab. - 4 marzo, 2022
- El eucalipto - 12 noviembre, 2021
- azalberritu - 2 junio, 2021
Deja una respuesta