Ordulariari begiratu diot, albistegiko lerroburuak ikusi ostean. Bederatziak sei minutu pasatxo. Goikoak hika mikaka entzun ditzazket. Haurrak lokartzeko garaia.
Ahoa garbitu, hortzak komuneko potoan utzi, mesanotxe gaineko ama birjinari musu eman eta ohean sartu naiz. Bihar goizean ere Arenaleko Mercedesi egingo al diot bisita?
Begiak itxi ditut. Silikonazko irudia etorri zait burura, eta pentsakor jarri naiz. Makina bat lagunek argazkia ateratzen dute eskulturarekin. Eta benetako pertsona bat balitz? Niri inor ez zait hurbildu konpainia eskainiz. Etxeko isiltasuna entzun dezaket. Lurraren karraska. Gaizki itxitako iturriaren tanta hotsa. Goiko haurren negarra. Loak hartu nau.
Bihar beste egun bat. Gaurkoaren, atzokoaren eta etzi izango denaren modukoa. hau al da bizimodua?
Gabon.
Iluntasunak argirik eman ez dezakeen eta hotzak berotu ez gaitzakeen bezala. Bakardadeak ezin digu poztasunik eman. Gaur egun milaka pertsona bizi dira bakarrik, isiltasunean. Gaixotasun baten modukoa da, pixkanaka zabaltzen doa, isilik, baina gero eta pertsona gehiago bere gain hartuz. Gizabanako oro arduratu da azkenaldian ezagun egin den gaixotasun birikoan. Ez dago haren izena aipatu egin beharrik ere zertaz ari garen jabetzeko. Baina norbaitek galdetu ote dio bere buruari zenbat aiton-amona dauden bakardadean? Norbait eseri al da beraiekin, konpainia egitearren? Gutxi batzuk arduratzen dira horretaz, gure eginkizunetatik at dagoen zerbait da hori. Iristen zaigun arte. Bakardadean daudenen hitzak ez dira asko zabalduko, entzungo dituenik ez baitago. Hitz mutuak izango dira.
← Leer fragmento anterior Hitz mutuak IV: Ilunsentia
_
Texto de Jon Munduate, primer premio del XXV certamen de relato corto en modalidad euskera.
Fotografía “Dreams” de Genoveva Montoya, presentada en XXII certamen de fotografía Hermano Oroz en modalidad blanco y negro.
La Espiral
Latest posts by La Espiral (see all)
- Fallo del jurado de los certámenes literarios Deusto Campus 2024 - 25 abril, 2024
- Presentación del poemario “Llenos de vacío” de Lucía Fátima Franco Goyena - 15 marzo, 2024
- Certámenes literarios 2024 - 1 febrero, 2024
- Fallo del jurado de los certámenes literarios Deusto Campus 2023 - 28 abril, 2023
Deja una respuesta