• AZALA
  • Sormen gunea
    • Kontakizun laburra
    • Poesia
    • Literatura berriak
    • Argazkilaritza eta ilustrazioa
    • Elkarrizketa
  • Kritika gunea
    • Artikulua
    • Saiakera
    • Zutabea
    • Kronika
    • Editoriala
  • Lantaldea
    • Kolaboratzaileak
  • eu
  • es

La Espiral

No es solo una revista

Hitz mutuak V: Gaua

8 December, 2021 by La Espiral Leave a Comment

Ordulariari begiratu diot, albistegiko lerroburuak ikusi ostean. Bederatziak sei minutu pasatxo. Goikoak hika mikaka entzun ditzazket. Haurrak lokartzeko garaia.

Ahoa garbitu, hortzak komuneko potoan utzi, mesanotxe gaineko ama birjinari musu eman eta ohean sartu naiz. Bihar goizean ere Arenaleko Mercedesi egingo al diot bisita?

Begiak itxi ditut. Silikonazko irudia etorri zait burura, eta pentsakor jarri naiz. Makina bat lagunek argazkia ateratzen dute eskulturarekin. Eta benetako pertsona bat balitz? Niri inor ez zait hurbildu konpainia eskainiz. Etxeko isiltasuna entzun dezaket. Lurraren karraska. Gaizki itxitako iturriaren tanta hotsa. Goiko haurren negarra. Loak hartu nau.

Bihar beste egun bat. Gaurkoaren, atzokoaren eta etzi izango denaren modukoa. hau al da bizimodua?

Gabon.

Iluntasunak argirik eman ez dezakeen eta hotzak berotu ez gaitzakeen bezala. Bakardadeak ezin digu poztasunik eman. Gaur egun milaka pertsona bizi dira bakarrik, isiltasunean. Gaixotasun baten modukoa da, pixkanaka zabaltzen doa, isilik, baina gero eta pertsona gehiago bere gain hartuz. Gizabanako oro arduratu da azkenaldian ezagun egin den gaixotasun birikoan. Ez dago haren izena aipatu egin beharrik ere zertaz ari garen jabetzeko. Baina norbaitek galdetu ote dio bere buruari zenbat aiton-amona dauden bakardadean? Norbait eseri al da beraiekin, konpainia egitearren? Gutxi batzuk arduratzen dira horretaz, gure eginkizunetatik at dagoen zerbait da hori. Iristen zaigun arte. Bakardadean daudenen hitzak ez dira asko zabalduko, entzungo dituenik ez baitago. Hitz mutuak izango dira.

← Irakurri aurreko atala Hitz mutuak IV: Ilunsentia

← Irakurri hasieratik

_
Testua: Jon Munduate, XXV. kontalizun laburren lehiaketako lehenengo sariduna euskarazko modalitatean.
Argazkia: “Dreams” Genoveva Montoya, Anaia Oroz XXII. argazki lehiaketara aurkeztua zuri beltzeko modalitatean.

The following two tabs change content below.
  • Bio
  • Latest Posts
La Espiral
My Twitter profileMy Facebook profile

La Espiral

No es solo una revista.
La Espiral
My Twitter profileMy Facebook profile

Latest posts by La Espiral (see all)

  • Fallo del jurado de los certámenes literarios Deusto Campus 2025 - 11 April, 2025
  • Iñigo Larroque idazlearen “El paseante líquido” liburuaren aurkezpena - 6 March, 2025
  • 2025eko literatur lehiaketak - 31 January, 2025
  • 2024ko Deusto Campus literatur lehiaketetako irabazleak - 25 April, 2024

Filed Under: Kategoria barik

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Universidad de Deusto

La Espiral y la Universidad de Deusto no se hacen responsables de las opiniones vertidas por las personas colaboradoras | © 2025 | Privacidad | Log in