Bueltan gaude. Eta, a ze garaian! La Espiral pirritan hasten den bakoitzean, badirudi bat datorrela planeta inarrosten duten gertakari eta ezustekoekin. Hala, gure hastapenak 2014 Euromaidanaren aldi berean gertatu ziren; eta orain berriz trumiltzen da, Ukraniako gatazkak bultzatuko balu bezala.
Osotasuneko analisiak gure izanaren xedea zalantza jartzera eraman gaitzake. Finean, gerrarekin aurrez aurre dena txikiagotzen dela dirudi. Bidegabekeria ohi baino mamitsuago dakusagu, inoiz baino gertuago; parekoen arteko banaketa larriagotu egiten da argudio zaharren oihartzuna ozenago egiten den heinean. Ekinerako momentua dirudi: gure garun primitiboa ernetu egiten da. Beste helburu batzuk uzkurtu egiten dira, faltan dute bidearekin jarraitzeko beharrezko duten erregaia.
Baina ez genuen zalantza hau guk asmatu, ez dugun bezala haren konponbide posibleetako bat. Camusek biziaren zentzua zeritzona ez da intentzioen gehiketa handi bat besterik, zeintzuk indarrean mantendu genitzaken eta bizia eman gure ekintzekin, hauek baitira zinezko eragina daukatenak. Hortaz, gu estoiko mantentzen gara literatura erkidego baten sortzean, bere xedea eta biziaren zentzua betearazteko asmoz; aldi berean bat eginez boteretsuentzako xake partida bateko mugimendu hutsean geratzen den gatazka honetako biktima errugabeekin.
La Espiral
Latest posts by La Espiral (see all)
- 2024ko Deusto Campus literatur lehiaketetako irabazleak - 25 April, 2024
- Lucía Fátima Franco Goyena ikaslearen “Llenos de vacío” poema liburuaren aurkezpena - 15 March, 2024
- 2024ko literatur lehiaketak - 1 February, 2024
- 2023ko Deusto Campus literatur lehiaketetako irabazleak - 28 April, 2023
Leave a Reply