Joan den egunean Pio Baroja izeneko enparantzan dauden ziboetan pasa genuen arratsaldea, eta han gure alabaren jira-birak uztartu ziren noizbait idazlearen hitzekin. Idazlea ez zen, ordea, joan den mendeko elaberrigile ospetsuaren islada, bere kezka literarioak arintzen zituen gizon ileurdina baizik. Ni lepoz nengoen aurreko bankuan jesarrita, gure umearen jogurt preziatua … [Read more...]
Pray
XXI. mendeko hamarkada honek denboran aurrera egin ahala, belaunaldiek ere aurrera darraite; kaleko-hizkuntza, musika, drogak, zapatilak, kamisetak… aldatuz doaz, halabeharrez. Adibide horietatik guztietatik deigarriena gazteen pentsamendu politikoaren eboluzioa edo inboluzioa iruditzen zait deigarrien. Gaur egun politikak ez du inolako interes izpirik sortzen gazte askorengan, … [Read more...]
Gasolina
Azken boladan gero eta gasolindegi gehiago hutsik ikusten ditut. Umea nintzenean, gogoan dut errepide nazional guztiak gasolindegiz mukuru zeudela orduko ibilgailuen edota gidarien egarria carajillo artean asetzeko prest. Urrun daude, bada, El Fari, Camela, Los Chunguitos, Melody eta tankera horretako musika saltzen zuten gasolindegien garaiak. Ordainpeko autobideek lekua ostu … [Read more...]
Dena barne
Furgoneta zuriak, beltzak, gorriak eta urdinak; furgoneta txikiak, ertainak, eta oso handiak; toldodunak, westfaliadunak, edota 4x4-ak. Beste batzuek ere izan badute sukaldea, bizikleta-eramatekoak, komuna, dutxa eta eguzki-panela. “All in”. Uka ezina da azken urteetan bogan dagoen ibiligailua dela furgoneta, izan ere, gero eta jende gehiagok erosten du horrelakoa, baita bere … [Read more...]