Dante Aligheri italiar poeta eta idazlearen heriotzaren 700. urteurrenaren testuinguruan, Deustuko Unibertsitateak ospatuko du bihar asteazkenean, abenduak 15ean, “Cantarlo todo: desde el infierno hasta el paraíso” solasaldia Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Patxi Lanceros eta Fernando Bayón iraskasle ikertzaileekin.
Ekitaldia 19:00etan izango da Liburutegiko Ellacuría Aretoan eta Jonatan Carok aurkeztuko du. Bertan, balioan jarriko da “Jainkotiar komedia” liburuaren edizio berria Patxi Lancerosen eta Juan Barjaren itzulpenekin, Sandro Botticelliren ilustrazioekin, Juan Calatravaren saiakera ikonografikoarekin eta autoreek egindako hamaika ohar sakonekin.
Izan ere, “Jainkotiar komedia” liburuaren kartografia, teologia, poetika, politika… kontu handiz marraztu zen Danteren gogoetekin eta imajinazioarekin osatzen duten hiru espazioetan (Infernua, Purgatorioa, Paradisua), gaur egungo kultura birsorkuntza anitzetan iraunarazi den testuinguruan.
Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte.
La Espiral
Latest posts by La Espiral (see all)
- 2024ko Deusto Campus literatur lehiaketetako irabazleak - 25 April, 2024
- Lucía Fátima Franco Goyena ikaslearen “Llenos de vacío” poema liburuaren aurkezpena - 15 March, 2024
- 2024ko literatur lehiaketak - 1 February, 2024
- 2023ko Deusto Campus literatur lehiaketetako irabazleak - 28 April, 2023
Leave a Reply