Orduantxe ulertu nuen errealitatea askoz prosaikoagoa edo sinpleagoa dela, eta goiz hartan, ozta-ozta hamar minutu lehenago, Euskadi Irratian etxegabetzeei eta pentsioei buruzko martxan zen eztabaida gogora ekarri nuen. Dagoeneko ziur nago etxegabetu batek edota gutxieneko pentsiora heltzen ez den pertsona batek horrelako furgoneta zahar eta herdoildu batean – edota ezta hori ere – bizitzeko aukera gehiago dituela buruan irudikatu nituen amoranteak edo ikasle petralak baino. Ordutik “All in” hitza tentuz erabiltzea erabaki dut.[:]
The following two tabs change content below.
Karlos Aretxabaleta
Ruandan jaio nintzen 1990ko lorailan, mila muino artean, eta ordutik muinoak igotzea dut gustuko; Afrikakoak atzean utzi nituen aspaldi.
Batzuetan poesia eskaladarekin uztartzen dut; beste batzuetan, iritzia poesiarekin, zein poesia errelatuekin. Sarritan, ordea, dena hankaz gora jarri eta bidea jarraitu besterik ez dut egiten; sormena eta arkatza aldean, badaezpada ere.
Latest posts by Karlos Aretxabaleta (see all)
- Aingurak - 18 May, 2023
- Metrika eta errima bakoa - 8 October, 2021
- Pray - 11 June, 2021
- Gasolina - 14 May, 2021
Leave a Reply