• AZALA
  • Sormen gunea
    • Kontakizun laburra
    • Poesia
    • Literatura berriak
    • Argazkilaritza eta ilustrazioa
    • Elkarrizketa
  • Kritika gunea
    • Artikulua
    • Saiakera
    • Zutabea
    • Kronika
    • Editoriala
  • Lantaldea
    • Kolaboratzaileak
  • eu
  • es

La Espiral

No es solo una revista

Eukaliptoa

12 November, 2021 by Jokin Erkoreka Leave a Comment


Photo by Matt Palmer on Unsplash

Nueva Vulcano taldearen azken diskoa zabaltzen duen kantak berehala harritu ninduen: ohituta gauzkaten arren gurekin elkarrizketa kostunbristak zabaltzera kanten hitzetan, berria zen planetaren suntsipen sinbolo bati laudorioak egitea. Eukaliptoaz ari naiz: Artur Estradak berak dionez, “se levanta frondoso y rápido […] dispuesto a arraigar / conquista con porte a su paso la biodiversidad”. Albo batera utziaz hau zati parekoetan ironiaz eta liluraz den ariketa bikaina, argi geratu zait gauza bat: naturaren suntsiketa sistematikoari buruzko elkarrizketa luze datorrela, eta tamalez, doala ere.

Glasgow den hiri bipolarraz, entzun ohi genituen medioetan Europako hiri arriskutsuenetako bat izateari uzteko aplikatu dituzten politikak zeintzuk ziren; egun, hain aurreratua dago lan hori non Nazio Batuen Klimari buruzko goi-bilera han ospatu den, aste eskas batzuk direla. Ekitaldira jet pribatuan bertaratu zirenetaz ez dugu hitzegingo, ezta Parisko akordioak errespetatzeko egiten diren deietaz. Interesatzen zaiguna da honen inguruan sortzen den eztabaida, sare sozialetan, medio tradizionaletan, ala eguneroko aurrez-aurreko interakzioetan.

Mende hasieran mezu sinplea zirudiena nola hainbeste zikindu den ulertzeko, eztabaida politikoaren aldaketa ulertu behar dugu: zientziak zionaren aurrean erantzun bateratu bat izatetik, hau ere gai partisano bat izatera igaro da, mundu globalizatuaren edozein bazterretan. Honen bestaldean, beti bezala, industria kutsatzaileak eta haien kapitala daude: nahikoa denbora emanda lobby lanak egiteko, natura eta klima babestuko dituzten politiken garapena nahi beste atzeratu dute.

Asko entzun dut klima aldaketaren efektuak gure bizian apenas eragingo digutenaren argudioa, askotan entzun dudan bezala Artur, aipatutako kantaren amaieran, abesten: “Dicen que es como el estado / que chupa y se lo lleva todo”. Bigarrena ironia fina den legez –badakigulako lurra etengabe erasotzen dutenak ez direla estatuak, korporazioak baizik–, lehenengoa astakeria dirudit: guztiok dagokion agenteak ekintza arduratsuak egitera bultzatu ditzagunarekin ez du horrek zerikusirik. Erantzukizun pertsonala? Noski. Eta gehien kontaminatzen dutenei erantzukizunak eskatzea?

Baita.

The following two tabs change content below.
  • Bio
  • Latest Posts
Jokin Erkoreka

Jokin Erkoreka

Bilbotarra, musikaria, poeta eta athleticzalea, bereziki. Beste hainbat gauza hein askotarikoetan: maitale transozeanikoa, garagardogilea, eta txakur baten gurasoa. Gasteizen, Bartzelonan eta Aberdeen-en bizia. Deustun ikasi nuen zuzenbidea, eta kaleetan beste guztia. XIII. Blas de Otero lehiaketaren irabazlea.
Jokin Erkoreka

Latest posts by Jokin Erkoreka (see all)

  • Esekigailua - 2 April, 2025
  • IDLES - 14 March, 2022
  • Orreaga, etab. - 4 March, 2022
  • Eukaliptoa - 12 November, 2021

Filed Under: Kritika gunea, Kronika

Leave a Reply Cancel reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Universidad de Deusto

La Espiral y la Universidad de Deusto no se hacen responsables de las opiniones vertidas por las personas colaboradoras | © 2025 | Privacidad | Log in