16/3/12
Herri honetan
omen ditut
sustraiak,
harriaren erraietan
erroturik.
Garrasika
esan ohi dizkiot
egiak,
eta batzutan
gezurrak
baina ez
bata ezta
bestea ez
ditu entzungo
inoiz,
galdurik gelditzen dira
zarata guzti honen
azpian.
Askotan amestu dut
ihes egitearekin
eta atzamarrak
adarra bezala zabaldu ditut
zerurantz,
azkarregi usteltzen diren
loreengandik
ihesi,
zorutik harik eta
urrunen.
Baina sustraiek
gogor heltzen naute
lurrera, eta hala
topatzen ditut
hankak
gutxika
enbortuz,
fosilizatuz,
burua zerurantz
ihesi,
eta
bihotza
galdurik
erdibidean nonbait,
errealitatearen
eta imajinazioaren
arteko
mugan.
The following two tabs change content below.
Jokin Erkoreka
Bilbotarra, musikaria, poeta eta athleticzalea, bereziki. Beste hainbat gauza hein askotarikoetan: maitale transozeanikoa, garagardogilea, eta txakur baten gurasoa. Gasteizen, Bartzelonan eta Aberdeen-en bizia. Deustun ikasi nuen zuzenbidea, eta kaleetan beste guztia. XIII. Blas de Otero lehiaketaren irabazlea.
Latest posts by Jokin Erkoreka (see all)
- IDLES - 14 marzo, 2022
- Orreaga, etab. - 4 marzo, 2022
- El eucalipto - 12 noviembre, 2021
- azalberritu - 2 junio, 2021
Deja una respuesta