Oreka

Alex Erkoreka

15/7/2-14

I

Itsasoa daramat barnean,

hamaika itsasontzi flotatzen azalean

arpoiak esku artean,

balea noiz agertu itxaroten.

Kuraia, beldurra, pazientzia,

ur gaziak aurpegia bustitzen diela,

arpoiak zorrotz, besoak tinko,

balearen odola bitsaren artean:

gorri, lodi, utsaintsu.

Ez dizkiot begiak ikusi,

baina garrasiak entzun ditzaket

ur gazi eta odol eta azalaren azpitik,

okela apurtzen diotela.

II

Mendi bat daukat barnean,

hamaika zaldun zamalka haren gainean

ezpatak esku artean,

etsaiaren odolaren egarri.

Handinahia, grina, gorrotoa,

isil ezin daitezkeen zaldien lepoetan

igota, burdin herdoilduaren usaina

arnasten, mendian behera

ezpatek

haragia ebaki

dezakete.

III

Baso bat daukat barnean,

hamaika otso ehizan itzaletan

hortzak erakutsiz oreinari,

haren beldurra usain dezakete.

Elurrera gotaz gota

haien adur beroa;

letaginak zorrotz, argiturik

gau ilunaren tripak.

Hats beroa aire hotzean;

lizunkeria, enbidia, prestutasuna,

lepora zuzenean

salto eginez

begi horiz,

gorriz

elurra bustiz.

IV

Hiri bat daukat barnean,

hamaika gizaki kaleen artean.

Ausardia harrotasuna,

gorputzen beroari ihes eginez.

Eta hamabigarrena

ez dut ezagutzen,

oreka mantentzen

ematen baitu eguna,

sokan igota

zementuzko eraikin biren artean;

eta haizea dabil.

The following two tabs change content below.
Jokin Erkoreka

Jokin Erkoreka

Nací en Bilbao en 1991 y aún vivo en La Capital. Quiero pensar que haber estudiado Derecho no me hace mala persona. Me gusta leer y escribo por deporte desde niño. También me gustan la música, la cerveza y mi familia y amigos. Dedico hasta mi última gota de sudor y sangre a un grupo llamado Haxotz; las lágrimas las dejo para los demás.
Jokin Erkoreka

Latest posts by Jokin Erkoreka (see all)

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *