Eskuekin
altxatu nuen
erresuma hau.
Bularrean daramat gaztelua,
egunero ikus dezaten
koroa kendu nahi didatenek.
Neure erresuman errege naiz, nola
ez, noski,
baina bakarrik nago,
eta harlanduzko paretek
ahotsa itzultzen didate.
Eta eskuekin bilatuz noa
nire saihetsen artean norbait,
baina ez du zentzurik:
denak bota nituen.
Bost ajola,
enperadore naizen legez,
nire isiltasunarekin
biziko naiz,
eta halaber, hala beharrez
neure eskuetako hatzak
jan
beharko ditut.
Eta kaletik ibiliko naiz,
harro, bularra puzturik,
eta hunkitzen nauenik
aurkitzen badut
bularreko gazteluan
gordeko dut.
Baina momentuz
hautsa eta isiltasuna eta usoak eta
neu
baino ez gaude
galeria erraldoiak betetzeko.
Jokin Erkoreka
Latest posts by Jokin Erkoreka (see all)
- IDLES - 14 marzo, 2022
- Orreaga, etab. - 4 marzo, 2022
- El eucalipto - 12 noviembre, 2021
- azalberritu - 2 junio, 2021
Deja una respuesta