Aldizkari honen editore den Jokin Erkorekak Banda (Erein, 2021) argitaratu berri du, XIII. Bilboko Uria – Blas de Otero saria irabazi ondoren lan beronekin. Igor Estankona poetaren hitzetan, “Jokin Erkorekak liburu bat idatzi du harrimenezkoa eta kultua, sentibera eta gordina […] Hemen ez dago lehenaldirik ez etorkizunik, oraina baino ez […] Publikoak amaieran beste bat eskatuko du: beste poema bat”.
Lana aurkeztuko du bihar, azaroaren 19an, Bidebarrietako liburutegian, arratsaldeko 18.00etan, Uxue Razkin eta Irati Iturritza idazleen laguntzaz. Hona liburua zabaltzen duen poema.
_____________________
BELTXARGA-KANTA
Has gaitezen
behar bezala:
alboratu eginen naiz
txinaurrien eresia ez oztopatzeko,
bide emateko eguzki-inar erradiaktiboei,
barruan entzun dadin kanpoko iskanbila;
erditik tolestuko naiz
arbasoei burugaineko koro zimela
eta ondorengo belaunaldiei sudurzulo iletsuak erakusteko
gaizki interpretatu daitekeen
belaunikatze batean;
angelu ezinezkoa egingo dut
herriaren ingerada marrazteko
gizakiz beteriko mapan;
hau guztia eta gehiago
ulertu beharra dut
munduarentzako
beltxarga-kanta bat
asmatzeko.
Banda Erein argitaletxearen azken erreferentzia da. Erein-en online dendan lor dezakezu.
La Espiral
Latest posts by La Espiral (see all)
- 2024ko Deusto Campus literatur lehiaketetako irabazleak - 25 April, 2024
- Lucía Fátima Franco Goyena ikaslearen “Llenos de vacío” poema liburuaren aurkezpena - 15 March, 2024
- 2024ko literatur lehiaketak - 1 February, 2024
- 2023ko Deusto Campus literatur lehiaketetako irabazleak - 28 April, 2023
Leave a Reply