• Portada
  • Zona creativa
    • Relato corto
    • Poesía
    • Nuevas literaturas
    • Fotografía e ilustración
    • Entrevista
  • Zona crítica
    • Artículo
    • Ensayo
    • Columna
    • Crónica
    • Editorial
  • Equipo
    • Personas colaboradoras
  • es

La Espiral

No es solo una revista

Hitz mutuak V: Gaua

8 diciembre, 2021 by La Espiral Deja un comentario

Ordulariari begiratu diot, albistegiko lerroburuak ikusi ostean. Bederatziak sei minutu pasatxo. Goikoak hika mikaka entzun ditzazket. Haurrak lokartzeko garaia. Ahoa garbitu, hortzak komuneko potoan utzi, mesanotxe gaineko ama birjinari musu eman eta ohean sartu naiz. Bihar goizean ere Arenaleko Mercedesi egingo al diot bisita? Begiak itxi ditut. Silikonazko irudia etorri … [Leer más...]

Hitz mutuak IV: Ilunsentia

24 noviembre, 2021 by La Espiral Deja un comentario

Ordulariari begiratu diot. Hogei minutu pasatxo dira seietatik. Afaria prestatuko dut. Baratxuri zopa. Lehengaiak gozo gozo irakiten utzi eta mahaira itzuli naiz. Telefonoari begiratu diot, akaso seme edo alabaren deiaren esperoan? Ez dakit. Ia bada urtebete alabak azkeneko aldiz deitu zidanetik. Deia etorri zait gogora. – Kaixo ama! Zelan? –Pozik zegoela zirudien, ohikoa … [Leer más...]

Hitz mutuak III: Arratsaldea

10 noviembre, 2021 by La Espiral Deja un comentario

Neguko arratsak goibelak izan ohi dira. Zerua gris, kaleak triste, ilun. Etxean, mantapean kafesne katilukada alboan dudala pasatu ohi izan ditut. Mantso pasatzen da denbora, oso mantso. Ordulariaren orratzek ere nekatuta dirudite. Tik-tak, tik-tak. Udaberria gainean dugula jabetu naiz. Egunak luzatzen dihardute pixkanaka, zuhaitzek hostoak berreskuratuko dituzte, eta kaleko … [Leer más...]

Hitz mutuak II: Eguerdia

27 octubre, 2021 by La Espiral Deja un comentario

Bazkalordua. Goiko bizilaguna etxean sartzen sumatu dut, baita haurrak ere. Neska gaixoak desesperatua dirudi bikiekin. Gezurra badirudi ere, gustoko ditut goikoen zalapartak. Umeetako baten negar hotsak, eta besteak zoruaren kontra ematen dituen kolpeak. “Barazkiak bazkaltzeko” esan dut neure kolkorako, eta irribarrea atera zait. Begiak itxi ditut une batez, eta gure etxeak … [Leer más...]

Hitz mutuak I: Egunabarra

13 octubre, 2021 by La Espiral Deja un comentario

Arenaleko bankuan eserita dagoen emakumeari begira geratu naiz instant batez. Burumakur, eskuak magalean, triste dagoela dirudi. Alboan plaka bat, idatzi batekin: “Bakardade ikusezina, Ruben Orozco”. Benetakoa dirudi, baina ez da. Emakumea atzean utzi eta pasiran jarraitu dut, pentsakor. Behingoz ikusi dut neure begiz medioetan hainbeste entzun dudan artelana. Zergatik eman … [Leer más...]

Universidad de Deusto

La Espiral y la Universidad de Deusto no se hacen responsables de las opiniones vertidas por las personas colaboradoras | © 2025 | Privacidad | Acceder