Gizakiak hezteari utzi eta piztia eta jainkoak baino ez ditugu hezten; hiriarekiko eta besteekiko inolako ardurarik gabeko izaki bihozgabeak. Aristotelesen arabera gizakia animalia politikoa da (Zoon politikon). Gizakia komunitate batean garatzen den animalia da; legea, bizitokia eta bestelako lokailu sozialak dituen animalia alegia. Komunitate hau aristotelesentzat polis-a zen, hiria. Zentzu honetan, politika ez da hiriaren […]