Ni hegazkinez iritsi nintzen; haiek, lepo doan barkuan, arnasestuka, hilzorian. Nik maleta handia neraman; eurek motxila txikia ere uretara bota behar izan zuten ontzia hondora ez zedin. Ni erantzun bila nentorren; haiek galderetatik ihesi zebiltzan. Ez da ez zuzen, ez zilegi, haiez iraganean hitz egitea. Haiek, izenik gabekoak, astero iristen baitira uharte honetara. Augusta eta […]








