• Hasiera
  • Sormen gunea
    • Kontakizun laburra
    • Poesia
    • Literatura berriak
    • Argazkilaritza eta ilustrazioa
  • Elkarrizketak
  • Iritzia
    • Artikulua
    • Saiakera
    • Zutabea
    • Editoriala
  • Kronikak
  • Nortzuk gara?
    • Kolaboratzaileak
  • es
  • eu

La Espiral

No es solo una revista

(es) Espiritua hornitzeaz

28 December, 2016 by Jokin Erkoreka Leave a Comment

DSCN4643 (2)

Fotografía: A. M.

 

Gauzak erosten ditugu

espiritua hornitzeko,

apaletan jarri eta

han ahanzten ditugu.

Arimaren barneko pareta zikinak

margozten ditugu,

bista alaitzeko,

hor barnekoa

inork

inoiz

ikusiko ez duela badakigu ere.

 

Biltzen ditugu

gauza hauek eta haiek dakarten

ametsak eta esperantzak,

eta pilatu egiten ditugu

memoriaren zirrikituetan.

Hain garaiak direnaz

ikusi ere egin ez daitezkeen

tontorrak dituzte

gauza mordo hauek.

 

Gure denbora diruagatik aldatzen dugu

eta diru hori apaingarriengatik

gure arima neke eta higatuak

atontzeko.

 

Eta nola arima beteaz goazen,

hala sentite gara hutsago

egunero.

Eta iluntzero pentsatzen dugu

gauza guzti hauen pisua arrastaka

daramagula,

su garbitzaile bat eskertuko genukeela,

ariman dagoen gauza eta

toki eta memoria guztiak

erre ditzana,

berriro

zerotik hasteko.

 

Ezpalak ateraz noa

ene atzazkalen azpitik, baina

 

baduzu zuk inarrik?

 

2016/11/29

The following two tabs change content below.
  • Bio
  • Latest Posts
Jokin Erkoreka

Jokin Erkoreka

Nací en Bilbao en 1991 y aún vivo en La Capital. Quiero pensar que haber estudiado Derecho no me hace mala persona. Me gusta leer y escribo por deporte desde niño. También me gustan la música, la cerveza y mi familia y amigos. Dedico hasta mi última gota de sudor y sangre a un grupo llamado Haxotz; las lágrimas las dejo para los demás.
Jokin Erkoreka

Latest posts by Jokin Erkoreka (see all)

  • (es) mailukiak - 6 martxoa, 2018
  • (es) Pupitredun aula - 30 urtarrila, 2018
  • (es) Espiritua hornitzeaz - 28 abendua, 2016
  • Gaztelua - 7 abendua, 2016

Filed Under: Hoy te recomendamos, Poesia Tagged With: apaingarri, arima, Jokin Erkoreka, olerki, poema, su, su garbitzaile

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Universidad de Deusto

Copyright © 2021 · Magazine Pro Theme on Genesis Framework · WordPress · Log in