
Fotografía: A. M.
Gauzak erosten ditugu
espiritua hornitzeko,
apaletan jarri eta
han ahanzten ditugu.
Arimaren barneko pareta zikinak
margozten ditugu,
bista alaitzeko,
hor barnekoa
inork
inoiz
ikusiko ez duela badakigu ere.
Biltzen ditugu
gauza hauek eta haiek dakarten
ametsak eta esperantzak,
eta pilatu egiten ditugu
memoriaren zirrikituetan.
Hain garaiak direnaz
ikusi ere egin ez daitezkeen
tontorrak dituzte
gauza mordo hauek.
Gure denbora diruagatik aldatzen dugu
eta diru hori apaingarriengatik
gure arima neke eta higatuak
atontzeko.
Eta nola arima beteaz goazen,
hala sentite gara hutsago
egunero.
Eta iluntzero pentsatzen dugu
gauza guzti hauen pisua arrastaka
daramagula,
su garbitzaile bat eskertuko genukeela,
ariman dagoen gauza eta
toki eta memoria guztiak
erre ditzana,
berriro
zerotik hasteko.
Ezpalak ateraz noa
ene atzazkalen azpitik, baina
baduzu zuk inarrik?
2016/11/29

Jokin Erkoreka

Latest posts by Jokin Erkoreka (see all)
- mailukiak - 6 marzo, 2018
- Pupitredun aula - 30 enero, 2018
- Espiritua hornitzeaz - 28 diciembre, 2016
- Gaztelua - 7 diciembre, 2016
Deja una respuesta